Lituanian jaioa, duela ia hiru hamarkada iritsi zen Oriora Audra Almanaityte. Azaldu duenez, hasieratik garbi izan zuen euskara ikasi behar zuela Orion bizitzeko, eta lortu du, hala bizi baita egun. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Aiora Larrañaga Solaberrieta kazetariarekin.
Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako beste bideo bat da honakoa. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk eskualdeko hainbat euskaldunberriren elkarrizketak kaleratuko ditu, baita herritarren iritzi nahiz Euskaraldiko dinamizatzaileen balorazioak ere. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.
Hona hemen orain arteko bideoak:
- Azpeitia: Carmen Calzas
- Zumaia: Esther Cruz
- Aizarnazabal: Eli Muñoz
- Aia: Jenny Ross
- Kale inkesta kostan
- Errezil: Alice Goffart
- Hikaldia: Naiara Intxausti eta Itsaso Astigarraga
- Getaria: Maria Bocancea
- Dinamizatzaileen balorazioak
- Zestoa: Andres Insua
- Zarautz: Susanna Llavina
- Kale inkesta Zestoan eta Azkoitian.
- Beizama: Itziar Arconada