ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta, greba egin zuten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoko langileek, haurreskoletatik hasi eta unibertsitatera artekoek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila lantzen ari den lege aurreproiektuarekin ados ez daudela adierazi eta "hezkuntza publiko, propio eta euskalduna" aldarrikatu zuten. Hala, greba deialdiarekin bat egin zuten Zaragueta Eskolako langileen %80ak, eta Maria Maestra Haurreskolako langile gehienek; bi zentroetan gutxieneko zerbitzuak eskaini zituzten atzoko egunez
Eguerdian, manifestazioa egin zuten Bilbon, grebara deitu zuten hiru sindikatuek antolatuta. Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzatik abiatu zen mobilizazioa, Publikoa, euskalduna eta propioa. Hezkuntza lege aurreproiektu honi ez. Legea langileokin eraiki leloak zituen pankarta baten atzetik, eta bertan izan ziren Zaragueta Eskolako irakasleak ere.