Euskal Idazleen Elkarteak egindako ikus-entzunezko laburrean, Anjel Lertxundik txikitan goxatzen zuen txokolatea da kontakizunaren protagonista, eta harekin batera banatzen ziren ipuin liburu txiki-txikiak. Txokolate usainez ezagutu zituen Gulliver, Lilliput, Hamelingo txistularia, Katu botaduna eta Txokolatezko etxea. Zortzi urte zituela, Zarautza joan zen familia bizitzera, ipuinak eta txokolate usaina Orion utzita; baina Anjelek bideoan dio irakurzaletasuna soinean eraman duela geroztik joan den toki guztietara.