Astigarragako Txomin Enea frontoian jokatu zen igande arratsaldean Gipuzkoako 3. mailako gomazko paletako finala, eta Orioko Ospele pilota elkarteko Lertxundi eta Contreras bikoteak, ezin izan zituen garaitu Elgoibarko Arrizabalaga eta Conde.
Hasieratik, oso sendo abiatu zuten norgehiagoka elgoibartarrek, eta abantailatxoa hartu zuten. Horren aurrean, oriotarrek markagailua 11 tantotara berdintzea lortu zuten, baina segidan, alde egin zieten aurkariek. Amaieran, pilota aldatu eta 23-19 hurbildu ziren Lertxundi eta Contreras, baina, Arrizabalaga eta Conde izan ziren lehenak 25. tantoa egiten.
Ospele elkarteak Lertxundi eta Contreras zoriondu ditu, egin duten "txapelketa bikainagatik". "Hurrengo denboraldian 2. maila zain duzue".