Neguaren atarian, martxan da berriz ere Hiritarron Harrera Sarea, herritarrengandik materiala eta dirua jaso, eta beharra dutenei bidaltzeko. Asteazkenean ekin zioten bilketari, eta bihar izango da azken eguna. Gaur 17:00etatik 19:00etara eta bihar 11:00etatik 13:00etara, Sayalero kafetegiko tunelean jasoko dute material guztia.
Honako produktuak eskatu dituzte: motxilak, gizonezkoentzako arropa, barruko arropa, kirola egiteko botak (38-44 neurrikoak), toallak, lo zakuak eta mantak, gasezko suak edo elektrikoak, kanpin dendak, esterillak, linternak, sakelako telefonoak, bizikletak eta kirola egiteko arropa.
Materiala eman ordez, edo emateaz gain, diruz ere lagundu daiteke. Horretarako, honako kontu korronteak egin behar da diru ekarpena: ES44 2095 5013 7091 1957 7666.
Azkenik, Hiritarron Harrera Sarean boluntario lanak egin nahi dituenarentzat harremanetarako telefono zenbakia jakinarazi dute: 662 54 09 75.