'Buah Txabal' gazteentzako ikuskizuna izango da abenduaren 1ean, Orion

Karkara 2022ko aza. 24a, 10:28

'Buah Txabal' antzezlaneko eszena bat.

Euskaraldiaren barruan, Buah Txabal ikuskizuna eskainiko dute Orion. Abenduaren 1an izango da, 19:00etan, kultur etxean, eta sarrera doakoa izango da.

Abenduaren 1ean, Buah Txabal antzezlana ikusteko aukera izango da Orioko Kultur etxean, Euskaraldiaren barruan. Hamasei urtetik gorako ikus-entzuleei zuzendutako lana da, eta umorea du oinarri. Unai Iturriagak idatzi du gidoia, eta Jon Zubiaga aktorea antzeztu du protagonistaren papera.

Obraren protagonista Garikoitz Kortabitarte da, hogei urte inguruko gaztea. Lokalean sartuta egoten da, eta lagunek Beti ezizena jarri diote, beti lokalean egoten delako. Baina bart, salbuespen modura, herrira atera da parrandan, eta ezbeharra gertatu zaio: mugikorra galdu du. 

Baina zergatik da halako tragedia mugikorra galtzea? Garikoitzek horren zergatia kontatzen duen bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua azalduko du, baita bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoak ere.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide