Azaroaren 25a

'Abortuaren lege proiektu berriaren gakoak' hitzaldia, gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatu du saioa. 18:30ean hasiko da eta Salatxo aretoan izango da.

Abortuaren lege proiektu berriaren gakoak hitzaldia antolatu du Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak gaur arratsalderako. Iruleko kideek gidatuko duten saioa, eta honako galdera hauei erantzuten saiatuko dira: zeintzuk dira lege berri honek eragingo dituen aldaketa nagusiak? Zer beste aldaketa proposatzen dira? Bi orduko hitzaldia izango da, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide