Musika eta dantza kalera atera dituzte, Santa Zezilia eguna ospatzeko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko aza. 23a, 11:37

Atzo, Santa Zezilia eguna izan zen, eta musikarien eguna ospatzeko emanaldiak eskaini zituzten Danbolin Musika Eskolako ikasleek.

Atzo arratsaldeko euri zaparradek ez zuen zapuztu Danbolin Musika Eskolako ikasleen ilusioa, eta aurreikusitako plangintzan aldaketatxoak eginda, emanaldiak eskaintzea lortu zuten. Gitarra eta soka taldea izan zen kontzertua ematen lehena; plazan eskaini zuten hasiera batean kultur etxe atzeko plazatxoan egitekoak ziren emanaldia. Ondoren, dantza ikasleek Ikastolako aterpean egin zuten saioa, eta bukatzeko, Danbolin Musika Eskolako bandak plazan eman zuen kontzertua. Horrez gain, trikitilariak eta pandero-joleak gune batetik bestera ibili ziren kaleko giroa alaitzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide