Azken bi urteotan ez bezala, aurten posible izango da banderen bedeinkazioa egitea, eta abenduaren 4rako jarri dute eguna. Horrela, 12:30ean, elizan, azken bi urteotan irabazitako 42 banderak bedeinkatuko dituzte.
Horren ostean, 14:30ean hasita, bazkaria egingo dute Arraunetxen, eta dagoeneko zabalik da izen-ematea. Hain zuzen ere, bazkarira joan nahi dutenek kultur etxean eman beharko dute izena hilaren 28rako.
Helduek honako menua izango dute: urdaiazpiko eta bakailao kroketak, entsalada epela gaba eta gulekin, bakailaoz betetako piperrak, txerri saiheskia parrillan erreta, Ezeziako pasteltxoak, ogia, kafea eta edaria. Klubeko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 35 euro.
Haurrek, berriz, honako menua izango dute: iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrillan erreta patata frijituekin eta izozkia. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 20 euro.
Bazkalostea Bentazaharreko Mutiko Alaiek girotuko dute.