Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioko bi kide Zaragueta Eskolan izan dira gaur

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Miren Gorrotxategi eta Isa Gonzalez Zaragueta Eskolan izan dira gaur. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Miren Gorrotxategi eta Isa Gonzalez Zaragueta Eskolako zuzendaritzarekin bildu dira gaur eguerdian.

Elkarrekin Podemos-IU talde parlamentarioko Miren Gorrotxategi eta Isa Gonzalez Zaragueta Eskolako zuzendaritzarekin bildu dira gaur goizean, bertako egoera ezagutzeko. Ondoren, prentsa agerraldia egin dute eskolaren aurrean, eta azaldu dute "eskola publikoaren egoeraz larrituta" daudela. "Horregatik ari gara bisitak egiten hainbat zentrotan. Parlamentura eraman izan ditugu beraien beharrak, eta gaurkoan lantzen ari diren arau berriaren inguruan zer iritzi duten zuzenean galdetu nahi izan diegu, eta euren erronkak eta beharrak zein diren ezagutu".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide