Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak Emakume musulmandarrak eta euren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat hitzaldia antolatu du gaur arratsalderako. "Gizarte aldakor eta anitzean bizi gara, gorputz, jatorri, ideologia eta kultura desberdinetako pertsonez osatua. Baina batzuetan zaila egiten zaigu gu ez bezalakoak ulertzea, eta gaizki-ulertuak, ulertezintasuna eta diskriminazioa ere sortzen dira. Ahalduntze eskolatik irmoki sinesten dugu askotariko emakumeen arteko aizpatasunean. Horregatik, hitzaldiaren helburua zapia daramaten emakume musulmanen errealitatera gehiago hurbiltzea eta haiekiko aurreiritziak murriztea izango da", diote antolatzaileek. Saioa gaur arratsaldean izango da, 18:30ean hasita, kultur etxean, eta joan nahi dutenek lotura honetan eman dezakete izena.