Zainbizi elkarteak antzerkia eta klowna uztartuko dituen ikuskizuna antolatu du hilaren 18rako, ostiralerako, Orioko Kultur Etxean. Uhartean konpainiako kideak igoko dira oholtza gainera, eta Enric Benito medikuak heriotzaren prozesuaz eta horren etapez emandako hitzaldi batean oinarritutako lana taularatuko dute, Trantsituan, barkatu eragozpenak (En transito perdonen las molestias) izenburupean. Zainbizi elkarteak azaldu duenez, antzezlanarekin omendu nahi dituzte "beren bizitzekin nahiz heriotzekin hazten eta bizitza maitatzen lagundu" dieten pertsonak.
Ikuskizuna hilaren 18an izango da, ostiralarekin, 19:00etan hasita, eta sarrera librea izango dela jakinarazi dute.