'Emakume musulmandarrak eta euren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat' hitzaldia antolatu dute astelehenerako

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 10a, 08:54

Saioa datorren astelehenean izango da, 18:30ean hasita, kultur etxean, eta joan nahi dutenek lotura honetan eman dezakete izena.

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak Emakume musulmandarrak eta euren janzkera. Aurreiritziak gutxitzeko begirada bat hitzaldia antolatu du astelehenerako. "Gizarte aldakor eta anitzean bizi gara, gorputz, jatorri, ideologia eta kultura desberdinetako pertsonez osatua. Baina batzuetan zaila egiten zaigu gu ez bezalakoak ulertzea, eta gaizki-ulertuak, ulertezintasuna eta diskriminazioa ere sortzen dira. Ahalduntze eskolatik irmoki sinesten dugu askotariko emakumeen arteko aizpatasunean. Horregatik, hitzaldiaren helburua zapia daramaten emakume musulmanen errealitatera gehiago hurbiltzea eta haiekiko aurreiritziak murriztea izango da", diote antolatzaileek. Saioa datorren astelehenean izango da, 18:30ean hasita. kultur etxean, eta joan nahi dutenek lotura honetan eman dezakete izena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide