Oraindik eman daiteke izena Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak biharko antolatu duen Lodifobia gorpuztua osatzen tailerrean. Espazio Lunarreko kideek gidatuko dute saioa, eta antolatzaileen hitzetan, "elkar osatze kolektiborako (g)unea izango da. Epai gabe eta konfiantzazkoa. Elkarrizketaren, gorputzaren mugimendu zein begiradaren bitartez eta xamurtasunez, urteetan zehar gorpuztutako minak identifikatu, osatu eta askatzeko bi orduko saioa izango da". Parte hartu nahi dutenek, Ahalduntze Eskolak kultur etxeko lehen solairuan duen bulegora joanda eman dezakete izena, edo bestela, lotura honetan ere bai. Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita.