Euskaraldian izena emateko eta txapak jasotzeko azken aukera, gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus

Euskaraldiko txapak.

Orioko Euskaraldiko batzordeak mahaia jarriko du kultur etxean, 17:30etik 19:30era. Euskaraldian izena emateko aukera izango dute herritarrek, eta dagoeneko izena emana dutenek han jaso ahal izango dituzte Euskaraldiko egunetan erabiltzeko txapak.

Etzi, ostirala, hasiko da aurtengo Euskaraldia, eta Orioko Euskaraldiko batzordea buru-belarri lanean ari da. Gaur arratsaldean, 17:30etik 19:30era, mahaia jarriko dute kultur etxeko sarreran, txapak banatzeko. Horretaz gain, oraindik Euskaraldian izena eman ez duten herritarrek horretarako aukera ere izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide