Larunbatean, Beasaingo 37. Odolki Txapelketa jokatu zen, eta Orioko Kepa Loidi Harategiak hirugarren postua eskuratu zuen bertan. Zortzi parte hartzaile izan ziren aurtengo edizioan, tartean Aiako Txerri Txiki eta Orioko Kepa Loidi, eta bederatzigarren aldiz Beasaingo Olano harategia izan zen nagusi. Hain zuzen ere, lau finalistetatik hiru beasaindarrak izan ziren eta bestea oriotarra.
Sailkapena:
1. Olano harategia (Beasain), 90 puntu. Txapela, garaikurra eta Beasaingo odolkiaren ‘errege’ izendapena irabazi ditu.
2. Mujika Anaiak (Beasain), 76,5 puntu.
3. Kepa Loidi (Orio), 73 puntu.
4. Beasainmendiko Odolkiak (Beasain), 68,5 puntu.