Herriko familia bati laguntzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 8a, 17:00

Azaroaren 1ean, sutea izan zen Orioko etxebizitza batean, eta orain, kaltetutako familiari laguntzeko diru bilketa kanpaina hasi du herritar talde batek.

Gaur astebete, azaroaren 1ean, sutea izan zen Orioko etxebizitza batean. Inor ez zen zauritu ezbeharrean, baina suak kalte materialak eragin zituen etxean. Orain, kaltetutako familiari laguntzeko helburuarekin, diru bilketa kanpaina abiatu du herritar talde batek. Whatsapp bidez zabaldu dute kanpainaren berri ematen duen mezua, eta han zehaztu dutenez, hiru bide jarri dituzte familiari laguntzeko:

  • Kultur etxean dagoen eltzeitsuan dirua sartuta, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean.
  • Transferentzia eginda, honako kontu zenbakira: ES33 2100 7957 1602 0009 3753
  • Bizum bidez dirua bidalita, honako telefono zenbakira: 687 07 92 81 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide