'Lodifobia gorpuztua osatzen' tailerra antolatu dute ostegunerako

Aitziber Arzallus 2022ko aza. 7a, 10:24

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak antolatu du tailerra eta Espazio Lunarreko kideek gidatuko dute. Ostegunean izango da saioa, 18:30ean hasita, Salatxo aretoan.

Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak Lodifobia gorpuztua osatzen tailerra antolatu du ostegunerako. Espazio Lunarreko kideek gidatuko dute saioa, eta antolatzaileen hitzetan, "elkar osatze kolektiborako (g)unea izango da. Epai gabe eta konfiantzazkoa. Elkarrizketaren, gorputzaren mugimendu zein begiradaren bitartez eta xamurtasunez, urteetan zehar gorpuztutako minak identifikatu, osatu eta askatzeko bi orduko saioa izango da". Parte hartu nahi dutenek, Ahalduntze Eskolak kultur etxeko lehen solairuan duen bulegora joanda eman dezakete izena, edo bestela, lotura honetan ere bai. Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide