'Energia: biolentzia kontsumitzen al dugu?' dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, Etxeluzen

Aitziber Arzallus

Argindarraren ekoizpenaz eta kontsumoaz hitz egiten ikus-entzunezko lanak, baina ikuspuntu feministatik. 19:00etan hasiko da emanaldia, gaztetxean.

Gaur, 19:00etan hasita, Energia: biolentzia kontsumitzen al dugu? dokumentala ikusteko aukera izango da Etxeluzen. Honela dio dokumentalaren sinopsiak: "Bazenekien posible dela bizitza erdigunean jarrita energia ekoiztea eta kontsumitzea? Hau da, ikuspegi feminista duen energia batekin lan egitea? Lolita Chavez eta Paca Blanco aurkituko dituzu, ikuspegi dekolonial eta feministatik etxean kontsumitzen dugun energia aztertu dutenak; eta Gares Energiak proiektuaren berri ere izango dugu". Interesa duen orok zabalik ditu gaztetxeko ateak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide