Euskaraldian izena emateko eta txapak jasotzeko aukera egongo da gaur arratsaldean Orion

Aitziber Arzallus

Euskaraldiko txapak.

Gaur, ostiralean eta hilaren 16an Orioko Euskaraldiko batzordeak mahaia jarriko du kultur etxean, 17:30etik 19:30era. Euskaraldian izena emateko aukera izango dute herritarrek, eta dagoeneko izena emana dutenek han jaso ahal izango dituzte Euskaraldiko egunetan erabiltzeko txapak.

Astebete pasatxo falta da Euskaraldia hasteko, eta Orioko Euskaraldiko batzordea buru-belarri lanean ari da. Gaur arratsaldean, 17:30etik 19:30era, mahaia jarriko dute kultur etxeko sarreran, txapak banatzeko. Horretaz gain, oraindik Euskaraldian izena eman ez duten herritarrek horretarako aukera ere izango dute. Gaur arratsaldeko hitzorduaz gain, hilaren 11n eta 16n ere jarriko dute mahaia, ordu berean.

Horrez gain, izen-emate kutxa finkoak ipini dituzte kultur etxean eta Karela kiroldegian, aurrez aurre izena eman ezin dutenentzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide