'Sendabelarrek dakitena' liburua aurkeztuko du Garbiñe Larreak ostiralean, Salatxo aretoan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2022ko aza. 3a, 11:52

Garbile Larrea 'Sendabelarrek dakitena' liburua eskuetan duela. (Uztarria)

Garbiñe Larreak sendabelarren inguruko liburua idatzi du eta lana aurkeztuko du ostiralean, 19:00etan, Salatxo aretoan.

Sendabelarrek dakitena: bildu, ezagutu eta erabili liburua idatzi du Garbiñe Larreak, eta ostiralean aurkezteko du Orioko Salatxo aretoan, 19:00etatik aurrera. 45 sendabelarren ezaugarriak eta propietateak bildu ditu lanean, eta ukenduak, tinturak edo infusioak eginez osasunaren mesedetan nola erabili daitezkeen azaltzen du liburuan.

Larrearen esanetan, sendabelarren inguruko ezagutzan sakontzea, ikasitakoa eta jasotakoa elkarbanatzea eta ekarpen berriak egitea izan da liburuaren helburua. Izan ere, egilearen esanetan, mendetan zehar errotuta egon da sendabelarren inguruko jakintza Euskal Herrian, baina "transmisioak huts egin du" azken hamarkadetan. Jakintza hori berreskuratu nahi du liburuaren bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide