Santu Guztien Egunaren harira, eta hirugarren urtez jarraian, Hil aurretik nahi dut... ekimena antolatu du ZainBizi elkarteak Orion, Heriotzari Bizitza Ematen egitasmoaren barruan. Hala, herritarrek aukera izan dute arbel batean idazteko hil aurretik egitea nahiko luketena. Larunbat goizean jarri zuten arbela Oteizaren Pietatea eskulturaren txokoan, eta ordu gutxian desioz bete zuten herritarrek.