Bihar iluntzean Gipuzkoako Pilota Txapelketako lehenengo mailako partidaz gozatzeko aukera egongo da

Onintza Lete Arrieta 2022ko urr. 29a, 12:13

Artxiboko irudian, Orbegozo-Aranalde bikotea.

Etxean jokatuko dute Orioko Euskal Pilota Klubeko Ospele taldekoek Legazpiren aurka. Eskuz nagusien lehenengo mailako partida izango da.

Bihar, igandea, Orioko pilotalekuan ariko dira lehian Orioko Euskal Pilota Klubeko Ospele taldeko Orbegozo-Aranalde bikotea. Legazpiarrak izango dituzte aurkari.

Partida iluntzean izango da, 19:00etatik aurrera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide