Joseba Tapia musikari lasartearrak Orioko plazan emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan hasita. Leturiarekin batera euskal musika tradizionala irauli ondoren, kantagintzari emana da azken aldian, bakarka. Baina, sare sozialetan iragarri duenez, gaur ez da bakarrik egongo oholtzaren gainean. Orioko musika banda eta beste hainbat gonbidatu berezi berarekin izango direla esan du. Emanaldia doakoa izango da.