Gaur gauerako DJ festa antolatu dute K2 tabernan

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 29a, 09:00

Apocalypse Sound izena jarri diote festari eta 22:00etan hasi eta 06:00etan bukatuko da. Sarrera doakoa izango da.

Dantzarako gogoa duenak, gaur gauean izango du aukera. K2 tabernan Apocalypse Sound festa antolatu dute, eta 22:00etan hasita, The Naturist, Panda eta The Kraken DJak ariko dira musika jartzen, 06:00ak arte. Sarrera doakoa izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide