Marisa Arruabarrenak duela bi urte argitaratu zuen Ezkutuan dagoena olerki liburua, baita Orioko Kultur Etxean aurkeztu ere. Lehen edizio hartako ale guztiak salduta, bigarren aldiz argitaratu dute liburua orain, eta bihartik erosgai egongo da Dakit argitaletxearen webgunean zein Orioko liburudendetan.
Duela bi urte Maiatz argitaletxearekin kaleratu zuen liburua, baina, orain, bigarren edizioa ateratzea Dakit argitaletxearekin adostu du. Donostiako agerraldian, Arruabarrenak alboan izango zituen Fito Rodriguez eta Joseba Aurkenerena idazleak. Izan ere, ekitaldi berean Rodriguezek Enararen esanak liburua aurkeztuko du eta Aurkenerenak, Konfinamenduan ere konta-kontari. Donostiako agerraldia bideoan, lotura honetan.