Azaroaren 10erako Arantzazura eskurtsioa antolatu du Orioko Zaharren Babeslekuak. Honako egitaraua prestatu dute: 09:15ean abiatuko dira Oriotik; Arantzazura iristean, hamaiketakoa egingo dute aurrena, eta meza entzungo dute gero; eta horren ostean, Azpeitira joango dira autobusez, hango Kiruri jatetxean bazkaltzeko —14:30ak aldera izango da hori—.
Joan nahi dutenek azaroaren 3an erosi beharko dute txartela, 16:00etatik 18:00etara bitartean, Zaharren Babeslekuan. 35 euro kostako da bakoitzarena.
Zaharren Babeslekuko zuzendaritzak ohartarazi du autobuseko plazak zozketaz adjudikatuko direla eta bigarren autobusa antolatzeko, gutxienez, 20 lagun apuntatu beharko direla.