Osasun mentala hizpide hartuta, bere testigantza eman du Jon Salsamendi Orio Arraunketa Elkarteko mutilen traineru nagusiko entrenatzaileak ETB1eko Biba zuek! saioan. Salsamendik antsietate krisi larria izan zuen 2009ko udan, eta horri buruz hitz egin zuen telebistako saioan.