Urriko ohiko udabaltzarra egingo dute gaur

Aitziber Arzallus 2022ko urr. 27a, 09:00

Bilkura udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:30ean hasita eta, beti bezala, Karkara.eus-ek zuzenean emango du.

Hauek dira jorratuko dituzten gaiak:

  1. Onartzea, egoki bada, udalaren 2022. urterako plantilla organikoaren aldaketa.
  2. Onartzea, egoki bada, udalaren 2022. urterako lanpostu-zerrendaren aldaketak.
  3. Berrestea, egoki bada, Urola Kostako Udal Elkarteko estatutuak aldatzeko erabakia.
  4. Onartzea, egoki bada, udalaren adierazpena 2022ko Euskaraldiari dagokiona.
  5. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide