Igandean, urriak 30ean, punk eta hardcore kontzertua izango da Orioko Etxeluze gaztetxean Zarata kontzertua izenburupean, 17:30ean hasita. Hiru musika talde igoko dira oholtza gainera: Bilboko Ternura, Arroako Brüma eta Frantziako Rennes hiriko Vcncs. Sei euro kostako da sarrera.