Zornotzako Nazioarteko Krosaren 68. edizioa jokatu zuten igandean, eta Martin Iriondok bigarren bukatu zuen 18 urtez azpiko gizonen kategorian. Orioko Atletismo Taldeko kideak hamabost minutu eta 11 segundo behar izan zituen 4.700 metroko ibilbidea egiteko, irabazleak baino bederatzi segundo gehiago. Hain zuzen ere, Manex Civico tolosarra izan zen kategoria horretako korrikalaririk azkarrena.