Gau Beltza ospatzeko tailerrak eta gaztaina-jana egingo dituzte urriaren 31n Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko urr. 24a, 12:22

Kalabazak kandelez argiztatuta. (Goiena)

Orioko Herri Ikastolak eta Txurrumuskik elkarlanean antolatu dute ekimena. Urriaren 31n, astelehenean, Herriko Plazan bilduko dira haurrak, 18:30ean.

Txurrumuski Aisialdi Taldeak eta Orioko Herri Ikastolak elkarlanean Gau Beltzaren bueltan tailerrak eta gaztaina-jana antolatu dituzte urriaren 31rako. Txurrumuskik sare sozialen bidez jakinarazi duenez, garai batean, Euskal Herrian, Gau Beltza ospatzeko ohitura zuten urriaren 31n, neguari ongietorria eman eta hildakoak gogoan izateko. "Erremolatxa, patata eta kalabazak hustu eta barruan kandela bat jartzen zieten, sua, haizetik zein euritik babesteko. Kandelak arimei etxerako bidea argitzeko jartzen ziren, gaueko iluntasunean ikus zezaten".

Ohitura zaharra berreskuratzeko, Orioko haurrak plazan bildu nahi dituzte Orioko Herri Ikastolak eta Txurrumuskik urriaren 31n, 18:30ean hasita, eta gaztaina-jana ere egingo dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide