'Nire erara bizitzeko erronka' kanpaina Urola Kostara iritsi da

Mireia Galarza Bastida

Nire erara bizitzeko erronka lelopean, kanpaina berria aurkezten ari da Atzegi ikasturte berri honetan, eta ostiralean iritsi ziren Urola Kostara. Zarautzen egin zuten aurkezpena, eta bertan izan ziren Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Atzegiko hainbat kide, tartean Aritz Larzabal oriotarra. Kanpainaren helburua da adimen desgaitasuna duten profilen eta bizi aukeren aniztasuna azpimarratzea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide