Trikitixa munduak izan duen iraultzaile handienetakoak kontzertua emango du datorren larunbatean, urriaren 29an, Orion. Emanaldia herriko plazan izango da, 20:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.
Lasarte-Oriako musikaria, Joseba Tapiak lan handia egin du bere ibilbide osoan zehar trikitixa modernizatzeko. Tapia eta Leturia bezala hasieran, Tapia eta Leturia Band bezala geroago, eta bakarka azken aldian, trikitixa beste musika estiloekin uztartzeko lana egin du datorren larunbatean Orion kontzertua emango duen musikariak. Egindako lan horregatik guztiagatik, Adarra saria jaso aurten.