Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, asteazkena, eta bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako Katxalin elkarteko kideak Orion izango dira etzi, ostegunarekin. Urtero legez, informazio mahaia jarriko dute eta diru bilketa egingo dute goiz partean, azokan. Horrez gain, loteria salduko dute eta xingola arrosak banatuko dituzte.