Gure Altxorrak ekimenari esker moda diseinuak hartu zuen Orioko plaza atzo iluntzean. Diseinatzaile gazteen sorkuntzak bertatik bertara ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek moda desfilean, eta hitzorduan egoterik izan ez zutenek, berriz, KARKARAko webgunean desfilea bideoz ikusteko aukera dute orain.
Honako diseinatzaileek parte hartu zuten:
- Lama The Lab (Goiuri Unanue, Estela Atorrasagasti eta Maria Arruti)
- Darrk (Markel Velez)
- Ione Iruretagoiena
- Ural (Jon Alkain)
- Soia Bridal (Goiuri Unanue)