Gure Altxorrak ekimeneko desfilea irudietan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Gure Altxorrak ekimenean honako diseinatzaileek parte hartu zuten: Soia Bridal (Goiuri Unanue), Lama The Lab (Goiuri Unanue), Ione Iruretagoiena (izen bereko sortzailea), Darrk (Markel Velez) eta Ural (Jon Alkain).

Gure Altxorrak ekimena egin zuten atzo Orion, bertako eta inguruko diseinatzaile gazteen lana balioan jartzeko. Egunean zehar azoka eta haurrentzat tailerrak egin zituzten, eta iluntzean, berriz, moda desfilea egin zuten herriko plazan. Jendetza bildu zen ekimenean, eta herritarrek txalo zaparrada artean hartu zituzten diseinatzaile gazteen sorkuntzak.

Eguerditik aurrera desfileko bideoa izango da ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide