Azaroaren 10a Memoriaren Eguna izaten da, eta horren harira programa zabala antolatu du Orioko Bizikidetza Batzordeak urritik abendura bitartean. Ostiral eguerdian egin zuten lehen jarduera, eta herriko eskoletako DBH 4. mailako ikasleek Ander Gillenearen argazki emanaldia ikusteko aukera izango zuten kultur etxean.