Salgai jarri dituzte 'Oihana' antzezlanerako sarrerak

Karkara 2022ko urr. 12a, 14:22

Atx Teatroaren 'Oihana' lana.

Urriaren 22an izango da emanaldia, 19:30ean, Orioko Kultur Etxean. Sarrerak eskuragai daude 10 euroan, internetez eta kultur etxean bertan.

Dantza eta antzerkia uztartzen dituen Oihana lana Maryse Urruti baxenabartarrak zuzendu du, eta Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen eta Joana Olasagasti dira aktore eta dantzariak. Helduei zuzendutako emanaldiko protagonista Oihana da, Lur amarekin eta Argia amonarekin bizi den gaztea. Mende luzez, jakintzak eta ohiturak dantzaren bidez transmititu dituzte familiako emakumeen artean, baina katea moztu egin da, eta Oihana ez da gai hizkuntza hau eta dantzaren sekretuak ulertzeko. Baina gau batez, ametsetan bidaiatu dezakeela ikusten du gazteak, eta une horretatik aurrera, iragana deskubritzera abiatzen da, hizkuntza misteriotsu hori hitz egiten duten emakumeak ezagutzera: sorginak.

Sarrerak eskuragai daude 10 euroan, internetez eta kultur etxean bertan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide