Ederki ibili dira Zaharren Babeslekuko kideak Andaluziara egindako bidaian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Zaharren Babeslekuko kideak Chipionan, Aita Lertxundi apaiz oriotarraren estatuaren parean. (Zaharren Babeslekua)

Urrian abiatuko du Zaharren Babeslekuak ikasturte berria. Hala, urriaren 5ean, asteazkenarekin, denboraldiko lehen bingo saioa egingo dute.

Zaharren Babeslekuak ohiko ekimenei heldu die, eta irailean, elkarteko hainbat kide Andaluzian (Espainia) izan dira. Izurritearen aurretik, irailean urtero egin ohi zuten bidaia luze bat, eta aurten osasun egoera egonkortu dela ikusita, berrartu egin dute ohitura,  bi urteko etenaldiaren ostean. 41 lagun joan dira Andaluziako bidaiara, eta ederki pasa dutela adierazi du elkarteko presidente Txomin Iribarrek.

Bestalde, urrian abiatuko du ikasturte berria Zaharren Babeslekuak. Hala, urriaren 5ean, asteazkenean, lehen bingo saioa egingo dute Orioko Kultur Etxean. Ondoren, azarorako, egun-pasa antolatu dute Arantzazura.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide