Orioko bi bikote Briviescan jokatuko den dardo txapelketara sailkatu dira

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 25a, 17:00

Jon Lertxundi, Rui Vieira, Iker Uranga eta Joseba Sarasua izango dira Briviescan (Burgos), Gipuzkoa ordezten. 

Orioko bi bikotek ordeztuko dute Gipuzkoa urriaren 8an eta 9an Briviescan jokatuko den dardo txapelketan. Aurrera tabernako bikoteak dira: Jon Lertxundi eta Rui Vieira, batetik; eta Iker Uranga eta Joseba Sarasua, bestetik. Liga erregularraren ostean jokatutako play offetan lortu dute finalerako txartela. Gipuzkoako Federazioak dominaren bat ekarriko dutenaren esperantza du: "Lan ona egingo dutelakoan gaude, eta gorengo postuetan sailkatzeko eta dominaren bat ekartzeko aukerak dituztela uste dugu". 

Txapelketaren zuzendaritzan ere izango dira oriotarrak, Joseba Unanue eta Yolanda Fernandez epaile moduan arituko baitira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide