Neguko tailerra izango da bihar Orioko Baratze Parkean

Maria Maya Manterola

Erabiltzaileek neguan baratzea zaintzeko gomendioak eskaini eta sasoi horretan baratzeari probetxua ateratzeko landatu beharreko barazkiez arituko dira. 

Furgobaratzak geldialdia egingo du bihar Orion. Uda amaitzearekin batera, neguan baratzeari probetxua ateratzeko gomendioak emateko baliatuko dute saioa. Besteak beste, sasoi horretan landatzeko egokiak diren barazkiez arituko dira. Saioa 18:00etatik 19:30era izango da, Orioko Baratze Parkean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide