Kaia kalean ponpaketa-sistema aztertu behar dute Gipuzkoako Ur Kontsortzioko langileek, eta horretarako, Arostegi pareko tartea itxiko dute astelehenean 9:00etatik 12:00etara. Ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herritik irteteko.
Iaz Orioko arketa guztiak aldatu bazituzten ere, arketa batzuk zarata egiten jarraitzen dute autoak gainetik igarotzerakoan, eta arazo hori konpontzeko lanak ere izango dira. Asteartean egingo dituzte, 12:00etatik iluntzera bitarte. Arketak herriko zenbait tokitan daudenez, trafikoa desbideratu egingo dute tarteka. Seinaleak jarriko dituzte horretarako, eta langileak ere izango dira trafikoa desbideratzen.