Kultur mahaia eta sanikolasetako festa batzordea bilduko dira asteazkenean

Maria Maya Manterola 2022ko irailaren 24a

Uda agurtzearekin batera, San Nikolas jaiei begira jarri da udala, eta horiek antolatzeko, bilera irekiak izango dira asteazkenean Kultur Etxean. 

Kultur mahaiaren eta sanikolasetako festa-batzordearen bilera irekiak deitu ditu udalak asteazkenerako, hilak 28. Kultur mahaia bilduko da lehenbizi, 19:30ean, eta festa batzordea gero, 20:00etatik 21:00ak bitarte. Bi bilkurak Kultur Etxean izango dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide