Asteburuko futbol partidak

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 23a, 11:00

Mendibeltz futbol zelaia, airetik ikusita.

Hiru partida jokatuko ditu Orio F.T.-k asteburu honetan etxean, Mendibeltz zelaian. Beste bost partida, berriz, herritik kanpo izango dituzte.

Asteburuan Orioko Futbol Taldeko futbolariek jokatuko dituzten partidak honakoak dira:

  • Erregional maila, gizonezkoak. S.T. Lizeo-Orioko F.T. Bihar, larunbata, 19:30ean, Berion.
  • Erregional maila, emakumezkoak. Intxaurdi-Orioko F.T. Bihar, larunbata, 15:30ean, Cesar Beniton.
  • Ohorezko jubenilak. Orioko F.T.-Zarautz. Bihar, larunbata, 18:30ean, Mendibeltzen.
  • Lehen jubenilak. Lagun Onak-Orioko F.T. Etzi, igandea, 16:00etan Garmendipen.
  • Ohorezko kadeteak. Tolosa-Orioko F.T. Etzi, igandea, 10:00etan, Usabalen.
  • Lehen kadeteak B. Orioko F.T.-Burumendi. Bihar, larunbata, 12:00etan, Mendibeltzen.
  • Ohorezko infantilak. Orioko F.T.-Kostkas. Bihar, larunbata, 14:00etan, Mendibeltzen.
  • Infantil txikiak. Amara Berri-Orioko F.T. Bihar, larunbata, 15:30ean, La Sallen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide