Gipuzkoako Binakako Txapelketako lau partida jokatuko dituzte Orion gaurtik etzira

Onintza Lete Arrieta 2022ko ira. 23a, 08:27

Pilotari batzuk lehian Orioko Udal Pilotalekuan.

Gaur arratsaldean eskuz eta gomazko paletaz ariko dira, bihar, larunbata, larruzko paletaz, eta etzi, igandea, gomazko paletaz.

Joan den astean hasi ziren pilotako Gipuzkoako Binakako Txapelketako partidak, eta asteburu honetan etxean, udal pilotalekuan, jokatuko dituzte partida guztiak Orioko Ospele Euskal Pilota Klubeko pilotariek.

Gaur, ostirala, arratsaldez izango dira lehiak, 19:45ean hasita. Eskuz lehenengo mailako partidan Orbegozo-Aranalde lehiatuko dira Soraluzeko pilotarien kontra. 

Gomazko paletako hirugarren mailako partidetan, berriz, Lertxundi-Contreras bikoteak Azkoitia izango du aurrez aurre, eta Aranberri-Arruti bikoteak, Mutriku.

Bihar, larunbata, partida bakarra jokatuko da, 10:00etan hasita. Larruzko paletako hirugarren mailako partida izango da, eta Lertxundi-Aldalur Tolosako pilotarien aurka lehiatuko dira.

Igandean, azkenik, 12:00etan hasiko da gomazko paletako bigarren mailako partida: Lizaso-Aldalur Donostiako bikoaren aurka ariko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide