Popatik taldeak emanaldia eskainiko du hilaren 30ean, ostiralarekin, 22:00etan, Orioko Kultur Etxean. Ekaitz Goikoetxeak, Aingeru Mayorrek eta Xabier Crehuetek urte hasieran aurkeztu zuten poesia eta musika uztartzen dituen Popatik proiektu berria. Aingeru Mayorrek idatzitako gazte transexualen bizipenak jasotzen dituen Tránsitos liburua oinarri hartuta, gai horren inguruko abesti bat sortzeko elkartu zen hirukoa, eta ekimenarekin aurrera egitea erabaki zuten. Hala, udaberrian Maitatzeari lehen lana aurkeztu zuten, “maitatzearen arteari” eskainitako hamar kantaz osatutako diskoa, eta bertako doinuak entzunaraziko dituzte Orion ere.
Sarrerak salgai daude dagoeneko 2 euroan, Orioko Kultur etxean eta online.