Herriaren historia kanpineko hormara eraman du Udane Juaristik

Gorka Eizagirre eta Aitziber Arzallus 2022ko ira. 21a, 18:04

Orioren historiako elementu esanguratsuak biltzen dituen murala egiten aritu da Udane Juaristi artista azkoitiarra hondartzara bidean, kanpinaren kanpoaldeko horman. Ondo bidean, bihar bukatuko ditu hango eginbeharrak, eta KARKARA berarekin bildu da gaur, murala margotzeko prozesuaz hitz egiteko. Herritarren iritzia ere jaso da bideoan.

120 metrotik gorako horma irudia osatzeko, Orioko argazki zaharrak eta ilustrazioak izan ditu oinarri Juaristik, eta muralari batasuna emateko, zuri-beltzean margotutako figura errealistak kolore blokeekin tartekatu ditu, elementu tradizional eta modernoen arteko kontrastea eginez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide