Asteburuan ez da Garagardo Azokarik izango

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 20a, 17:47

Orio Arraunketa Elkarteak asteburuko azoka bertan behera uztea erabaki du, eguraldi "oso txarra" iragarri dutelako.

Orioko Arraunketa Elkarteak erabaki du asteburuan Herriko Plazan egitekoak ziren Garagardo Azoka bertan behera uztea, eguraldi "oso txarra" iragarri dutelako. Sortutako endredoak barkatzeko eskatu die herritarrei, eta jakinarazi du, modua bada, denboraldi berriarekin antolatuko duela azoka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide