Talaimendi helduen dantza eskolak ikasturte hasierako bilera egingo du datorren astean

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 20a, 16:00

Hilaren 28an, asteazkenarekin, egingo dute bilera, 21:00etan Kosta Tailerrean. Erromeriako eta plazako euskal dantza ikasi nahi dituzten oriotarrei batzarrera azaltzeko deia egin diete.

Pandemiak behartutako bi urteko etenaren ostean, ikasturteari hasiera ematekotan dira Tailamendi helduentzako dantza eskolako kideak. Hori horrela, erromeriako eta plazako euskal dantzak ikasi nahi dituzten herritarrei zuzendutako bilera antolatu dute datorren asteazkenerako, hilak 28, 21:00etan, Kosta Tailerrean. Helduentzako dantza ikastaroan izena eman nahi dutenei edo ikastaroaren inguruko informazio nahi dutenei bilerara azaltzeko deia egin diete.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide